Ataria > Documentos > Comunicados > Lehenik eta behin esan behar dugu Kutz kontseilariak eta bere UPNko (...)
Lehenik eta behin esan behar dugu Kutz kontseilariak eta bere UPNko Gobernuak ez digula inolako konfiantzarik ematen abortoaren gaian
Igandea 2010-ko maiatzaren 9a
Artikulu honen bertsio guztiak: [Español] [euskara]
Indarrean dagoen abortoaren inguruko legeria urte asko daramatzate erabateko boikota egiten Osasunbidean eta Administrazioko arlo guztietan. Bere utzikeria eta axolagabekeria prebarikazioarekin parekatu egin da azken hamarkada hauetan UPNren foru-kortijoan.
Lege berri honen eztabaida sortu egin zenetik guztiz kontrako iritzia zuela aurreratu zuen Sanz presidenteak. Are eta gehiago, Nafarroan ez zela inoiz ezarriko aldarrikatu zuen behin baino gehiagotan. Nahiz eta bere azken edukia norainokoa ailegatuko zen ez jakin, hamaika mehatsu bota dituzte lehenengo momentutik Sanz jaunak eta bere Gobernuak eta alderdiak.
Gaur, legearen aurkako jotzeko Gobernuak erabili duen argudioa aitzaki hutsa izan da. Nafarroak dituen konpetentzietan ingerentzia bat izan dela baieztatzea ez da onargarria, zeren, orain arte Estatu espainola, lege organikoen bitartez, ahaldun izan da beti holako legeak indarrean jartzeko Nafarroan.
Beste aldetik zein momentutan plazaratu den helegite honen berria ez da kasualitatea izan. Osasunbidean Kutz andereak hamaika diru eta zerbitzu murrizketa eginen zela adierazi ondoren, horien guztien kontra sortutako kritikak eta erantzunak estaltzeko atera du orain abortoaren helegitea.
Talde feministen aldetik argi eta garbi eskatzen dugu orain lege berria indarrean jartzea. Eta indarrean jartze horrek esan nahi duena da baliabide guztiak –dirua, pertsonala,..- paratu behar direla abortoaren eskubidea errealitatea bilakatzeko. Jakina, zentru publikoetan bideratzeko eta ez klinika pribatuetan.
Eta horrek guztiak min egiten badie eskubideari eta OPUSi, hor konpon marianton! Izorra daitezela!