Federación Estatal de Organizaciones Feministas

Ataria > Noticias > Movilizaciones > Acciones > Gure Corputza, Gure Erabaika

Gure Corputza, Gure Erabaika

Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Manifestazioa. Ekainaren 6an 18:00etan. Arriagan, Bilbo

Osteguna 2009-ko ekainaren 4a

Artikulu honen bertsio guztiak: [Español] [euskara]

Ekainaren 6an.....

Abortatzeko eskubidearen aldeko

MANIFESTAZIOA

Bilbon

ARRIAGA PLAZAN

18:00 etan

(EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA)

MANIFESTUA

GEURE GORPUTZA, GEURE ERABAKIA

* Aske eta doan abortatzeko eskubidea.

* Haurdunaldien Borondatezko Etenaldiak (HBE) osasun sare publikoan.

* Abortatzen duten emakumeentzat erabateko bermeak osasunari eta arlo juridikoari dagokionez. Baita interbentzioa egiten duten osasun langileentzat ere.

* Abortua eskubide gisa finkatzea.

* Antisorgailuen doako eskuragarritasun unibertsala emakume ororentzat, osasun baldintza egokietan.

* Hezkuntza sexuala eremu guztietan. Emakumeek beren amatasuna libreki eta borondatez erabaki dezaten, baita sexualitatea bizitzeko beren modua ere, gozagarria izan dadin eta ez inposaketen bidez ezarria.

Hauek dira eta izan dira, urte askoan, emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideen inguruan mugimendu feministak egindako aldarrikapenak.
Baina aldi berean, erreakzio kontserbadoreek -Eliza katolikoaren eta eskubiko indar politikoen eskutik- gure eremuaren jabe egin nahi duten garaiotan, beren eskubideak gauzatu nahi dituzten emakumeei amaigabeko oztopoak jartzen zaizkie, eta bereziki abortu eskubidea oztopatu eta zigortzen da.

Izan ere, abortatu ahal izateko balizko egoerek Kode Penalaren barnean jarraitzen dute. Hainbat oztopo eta mugen bidez, emakumeok epaileen, tribunalen edota medikuen aurrera eramaten gaituzte; azkenean, beraiek dira emakumeen gorputzari buruzko erabakia hartzen dutenak. Ez da bermatzen abortua doan eta osasun sare publikoan gauzatzeko aukera. Arautu gabeko kontzientzia eragozpena dela eta, medikurik atzerakoienek, ospitaleak beren intolerantziaren erlijio-kapera bihurtu nahi dituzte, eta hauetan emakumeen erabakitzeko eskubidearen aurka, “moral” faltsua inposatzen dute. Eskubide hau gauzatzearen alde dauden osasun langileak etengabe jazartzen dituzte. Ikastetxe erlijiosoetan, zentzugabeko superstizioak eta zientziaz kanpokoak diren hainbat sinesmen irakasten zaizkie gazteei, honela beren gorputzaz eta sexualitateaz libreki eta askatasunez erabakiak hartzen dituzten emakumeak errudun sentiaraziz eta epaituz.

Beste behin, orain eta betiko: geu erditzen gara, geuk erabakiko dugu. Abortua Kode Penaletik kanpo nahi dugu. Ez dadila sar Eliza gure bizitzetan.
EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA: 7MENOS20, ABORTOAREN ALDEKO NAFARROAKO ASANBLADA, ALTSASUKO FEMINISTAK, AMALATZ TALDE FEMINISTA, ANDERE BIDATZ, ARABAKO EMAKUMEON ASANBLADA, ARGITAN, ATARRABIKO EMAKUMEEN ASANBLADA, HANGO ETA HEMENGO EMAKUMEAK, BASAURIKO EMAKUMEON TALDEA, EMAKUMEAK ANIZTASUNEAN, BIZKAIKO EMAKUMEEN ASANBLADA, EMAKUME INTERNAZIONALISTAK, ERMUKO EMAKUMEEN ASANBLADA, EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA, FORUM FEMINISTA MARIA DE MAEZTU, GARAIPEN, HAGIN, HANKAZ GORA, IDUNA, LANBROA, LIZARRAKO KOORDINADORA FEMINISTA, MEDEAK, PLAZANDREOK, SORGINAK, TXANTREAKO EMAKUMEEN ASANBLADA, UXU ONDARRUKO EMAKUMEEN TALDEA.

Euskal herrian, 2009ko Maiatza

Album-orrialdea