Ataria > Webs de los colectivos de la Coordinadora > Asamblea de Mujeres de Bizkaia - Bizkaia Emakume Asanblada > Autodefentsa feminista ikastaroak
Bizkaiko Emakume Asanbladaren Eraso Sexisten Aurkako Komisioa
Autodefentsa feminista ikastaroak
Igandea 2008-ko abenduaren 21a
Artikulu honen bertsio guztiak: [Español] [euskara]
Kaixo guztioi, 2008/2009 ikasturterako prestatu ditugun AUTODEFENTSA FEMINISTA ikastaroen berri ematen dizuegu, eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Tailer hauek hilero burutuko dira, asteburu batean.
Emakume guztiok erabil dezakegun baliabidea da autodefentsa feminista, “gure soina gure armarik hoberena”. Gure kabuz defendatzeko gai gara, ideia hau litzateke gure planteamendu osoaren oinarria.
Autodefentsa feministak gure burujabetza indartzen du, eraso bat saihestu eta honi aurre egiteko baliabideak ematen dizkigu, beste emakume batzuekiko batu egiten gaitu, indarra ematen digu talde gisa eta autoritatea norbanakoari.
Autodefentsak feminista izan behar du, ez baitago defentsa teknika soiletan oinarriturik; emakumeenganako bortizkeriaren oinarrira eta zergatietara jotzen du, ohiko ahultasun rola suntsituz.
Tailerren iraunkortasunak ere garantzi handia duela deritzogu, emakumeei (hasi berriei eta gainerakoei) autodefentsaren funtseetan sakontzeko aukera eskeintzea.
Gehigarri moduan, pelikula bat proiektatzeko asmoa dugu, indarkeria sexistari aurre egiteko era ezberdinak erakusteko xedearekin. Ondoren mahai inguru labur bati ekingo zaio.
Tailer egunak biltzen dituen egutegiak diseinatu ditugu, zuen kolaborazio eskatzen dizuegu informazio hau hedatzeko. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleentzat tailer batean parte hartu eta pelikula ikustearekin aukera askeko kreditu bat jasoko lukete.
Programatutako datak honako hauek dira:
Abenduak 13 eta 14
Urtarrilak 16 eta 17
Otsailak 14 eta 15
Martxoak 27 eta 28
Maiatzak 9 eta 10
Izena emateko:
TLF: 94 415 54 83
MAIL: amb.bea@gmail.com
ASTELEHENETIK OSTEGUNERA: 16:00-20:00
Autodefentsa feminista ikastaroak antolakuntza feministara gerturatzeko eta gure gorputzen kontrola berreskuratzeko, elkartaratze puntu garrantzitsuak dira. Eskerrik asko.
Agur eta besarkada feministak,
Bizkaiko Emakume Asanbladaren Eraso Sexisten Aurkako Komisioa.